Podiumaz gain, beste hainbat sari egon dira Lokatza Eskolak antolatutako Porraren sari banaketan.
Zabala jatetxeak 86 urte
86. Postuan geratu den Xabier Aramendik bi ardo botila jaso ditu Zabala jatetxeak 86 urte betetzen dituelako. Arrano tabernak ere sari berezia jaso du. 100 porratik gora bertan egin direlako, eta saria, Ibon Leibarrek jaso du maillot horia jantzita.
Argazkilaria ere saridun
Porra eroan duten porrista guztien artean ere zozketa egin da, eta sari banaketan argazkiak ateratzen zebilen Hilario Azkargortarentzat izan da. Argazkilariak produktuez betetako zesta eroan du.
Sariak banatzen Eneko Lizarralde
Bestalde, Eneko Lizarralde ziklista izan da gonbidatu berezi moduan. Bergararrak Ordiziako klasikan mendiko saria eta esprinta lortu zituen eta egindako lan onarengatik hainbat sari banatu ditu.