3-1 irabazi dio Eibarrek Real Unioni Agorrosinen, Fernando Oregi omendu duten egunean

Julen Iriondo 2015ko uzt. 24a, 22:17

Bergara Kirol Elkarteak eta Udalak klubaren intsignia eta oroigarriak eman dizkiote Oregiri, azken 30 urteotan egindako lanagatik. Futbol sailean hiru hamarkadaz hainbat lan egin eta gero, klubeko zereginak utzi egin ditu Oregik. Behin partidua hasita, lehen zatia banakoarekin amaitu da, Kekoren golarekin Eibarrentzat eta Galanena irundarrentzat. Bigarrenean, Dani Nietok bi gol egin ditu armaginentzat, eta 3-1 amaitu da partidua.

1-0koa partidua hasi eta berehala egin du Kekok Eibarrentzat, aurkariari falta egin eta gero, hori bai, epaileak adierazi ez duen arren. Atsedenaldia iristear zela, banakoa egin du Real Unionek, faltaz, baloiak giza hesia jota.

Lehen zatian eibartarrenak izan dira aukera gehienak; bigarrenean, ordea, bi taldeek izan dituzte, nahikotxo eta onak. Golak, ordea, armaginek egin dituzte. Zelaian Kekoren lekua hartu eta berehala egin du Dani Nietok 2-1ekoa, eta partidua amaitzear zela 3-1ekoa ere bai.

Jende ugari batu da Agorrosinen Eibarren eta Real Unionen arteko partidua ikusteko –goraino bete dira harmailak–, tartean Eibartik eta Irundik etorritako jarraitzaile nahikotxo.

Erlazionatuak

Eibar-Real Union, Agorrosinen

Goiatz Arana Begiristain 2015 uzt 25 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak