ALBISTEAK

Irailera arte, Muniategiandikoetxearen 'Nator, dator, noa, da' erakusketa Donostian

Ander Larrañaga 2015eko uztailaren 24a

Donostiako Altxerri galerian dago ikusgai Manu Muniategiandikoetxea artista bergararraren erakusketa; normalean, Espainiako zein atzerriko hirietan erakusketak egiten baditu ere, etxean erakutsi du oraingoan. Oinarrizko formetan oinarritutako lanak ikus daitezke bertan; gehienbat lan zirkularrak egin ditu.

Euskal Herrian zer erakutsi pentsatzen jartzean bere azken lana izan zuela abiapuntu onartu du bergararrak: Alexander Rodtxenko artista errusiarraren bederatzigarren sorkuntzan oinarritu da erakusketa egiteko. Rodtxenko, konstruktibismoko artistarik ospetsuenetako bat izan zen.

Askotariko lanak ditu ikusgai Altxerrin: forma eta kolore desberdinetako eskulturak eta pinturak. Horietako asko aspaldi egindakoak dira; izan ere, lan bat erakutsi arte ez du amaitutzat ematen Muniategiandikoetxeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak