ALBISTEAK

Lanuztea eta elkarretaratzea egin dute Arcelorren eguerdian

Mireia Bikuña 2015eko uztailaren 14a

ELAk eta LABek deituta, lanuzteak eta elkarretaratzeak egin dituzte eguerdian Arcelor Mittalek Euskal Herrian dituen lantegietan, baita Bergarakoan ere. Azken hilabetean, Sestaoko eta Zumarragako lantegietan izandako langileen heriotzak salatu dituzte.

Azken hilabeteetan azpikontratatutako bi langile hil dira Arcelorren Euskal Herriko lantegietan. Ekainaren 25ean hil zen lehen Zumarragako lantegian 12 metrotik erorita. 39 urte zituen. Uztailaren 3an izan zen bigarren istripua, Sestaoko ACB lantegian. Pieza astun baten azpian hartu zuen 47 urteko behargina, lanean ari zela. Bertan zendu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak