Keinuz beteriko 'performance'-a egingo du Ramon Aranzabalek

Ander Larrañaga 2015ko uzt. 9a, 17:04

Ramon Aranzabal artistak performance bat egingo du Bergarako Munibe plazan hilaren 17an eta 18an. 250 tutu erabiliko ditu musikarekin lagunduta eta gaur, hain justu, bere obra berriaren aurkezpena egin du.

Arratsaldeko 20:00etan hasita, ordu t'erdi inguru iraungo du. Aranzabalek berak margotutako 250 tutuz osaturiko estruktura bat izango da lana, eta, musikarekin lagunduko du; eta honek, hain zuzen ere, bere garrantzia du, hiru keinu nabarmendu gura dituelako egileak. Batetik, Grezia pairatzen ari den egoerari solidariotasuna adierazteko, 300 pelikulako soinu bandako Mikis Theodorakis-en hiru abesti erabiliko ditu; izan ere, pelikula horretan Termopilaseko guda azaltzen da. Bestetik, Bergarako Stoltz-Frères Organoaren Lagunak elkarteari egingo zaio keinu, Bach-en Tokata eta fuga Re minorrean piezarekin. Horrekin batera, tutuen estruktura bertikalekin San Pedroko organoa ere irudikatzen da. Eta amaitzeko, hirugarren keinua, 2010ean Aranzabalek egindako Munibeko Gau Magikoak lanari egingo zaio, horren jarraipen bat izango delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak