Giro ezin hobea San Martzialgo erromerian

Maider Arregi 2015ko uzt. 5a, 16:35

Dultzaineroek, trikitilariek, txistulariek, bertsolariek eta txarangak alaitu dute giroa, goizean goizetik, Bergarako San Martzialgo erromerian. Ohiturari eutsiz, idiekin, gurdiarekin, egin dute igoera goiztiarrenek. San Martzialgo zelaia eta pagadiak jendez lepo bete dira. Erromeriako unerik kuttunena eta hunkigarriena eguerdiko dantza saioa izan da. Bertan parte hartu dute lehen aldiz Izaskun Labaienek eta Maite Agirrek, EAJko zinegotziek. Eta Udalbatzakoen artean, Aiert Lizarraldek (Irabazi) ere bai. Jose Mari Larrañaga, aldiz, beteranoena izan da dantzan. Ostean, argazki masiboa atera dute Arranoren eta Artatseren alde.

Erlazionatuak

San Martzialgo erromeria 2015

Maider Arregi 2015 uzt 05 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak