Fruta kaxekin-eta zenbait bide seinale jarri zituzten bide bazterrean, mugikortasunaren gaineko mezu positiboekin, euren aldarrikapenekin eta herriguneko leku konkretuetara bizikletaz, adibidez, beharko litzatekeen denbora adieraziz. Zenbait egunez egon dira jarrita seinaleok, baina astelehenean kendu egin zizkieten.
Auzobidekoek udal arduradun berriei ere helarazi diete euren eskakizuna, eta gaia aztertzeko gertu agertu da alkatea.
Duela urtebete martxa jendetsua egin eta euren eskaria udaletxean eta Foru Aldundian erregistratu zuten, baina diote erakundeek ez dutela eman "inolako pausurik".