Hitzaldian ere gogora ekarri zuen bezala, mailari eustea euren esku eduki arren, azken jardunaldian Zaragozan galdu eta Manresak Real Madrilen kantxan irabazita, maila galdu zuen Gipuzkoa Basketek. Hala ere, eta hobetu beharrekoak aitortu arren, denboraldian bai berak bai taldeak lan ona egin dutela adierazi zuen taldea zuzendu duen Jaume Ponsarnauk.
Orain, Burgosek maila igoera lortu baina ACBn aritzeko baldintzak ezin bete izanagatik, gorengo mailan jarraitzeko aukera du Gipuzkoa Basketek. Ponsarnauk zioen, baina, ezin dela edozein modutan izan, ez aurten bezala. Baldintzak betez gero, taldean jarraitzeko prest legoke Ponsarnau.