Euskal Herrian duen koordinatzaile Josebe Iturriotz izan zen ekimenaren gaineko azalpenak ematen, eta, deialdiak izandako erantzuna ikusita, baikor mintzatu zen Mundu Martxa Bergaratik pasatzeko aukeraren gainean. Irailaren 28tik urriaren 4ra ibiliko da karabana Euskal Herrian.
Martxarekin, hamaika herrialdetako milaka emakume munduari erakusten ari zaizkio ze alternatiba feminista dituzten eredu kapitalista eta heteropatriarkalaren aurrean.