Eguneko zentro berrirako hitzarmena sinatu du Bergarako Udalak

Julen Iriondo 2015ko eka. 5a, 15:46

Bergaran, Lorentxoko eremuan etxeak egiten diharduen Grupo Eibar sustatzailearekin hitzarmena sinatu eta, etxea erosi nahian ari diren herritarrei horrek ekar diezaieken onuraz gain, herrian eguneko zentro berria egiteko urrats garrantzitsua egin du Udalak. Izan ere, hitzarmen honi esker, eraikitzekoak diren etxebizitza berriak aurreikusitakoa baino azalera handiagoakoak izango dira, prezioa handitu gabe; eta horretarako baimenaren truke beheko solairu bat jasoko du Udalak, eta asmoa da bertan kokatzea eguneko zentroa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak