Hain justu ere, talde frantsesak urtebeteko epean 40 bat langile inguru beharko lituzkeela azaldu diete Candyko langile ohiei goizean egindako batzarrean, eta balitekeela gaur egun Candyk Bergaran dituen instalazioen beharra izatea.
Herriko ekintzaile taldeari dagokionez, berriz, autoetako piezen refabrikazioa da talde horrek proposatutako jarduera industriala. Goienako iturriek jakinarazitakoaren arabera, nahiko aurreratuta dagoen egitasmoa da hori, eraikin handiaren beharra duena, horregatik ez die balio Candyko gaur egungo instalazioek. Beraz, kokalekua legoke zalantzan.
Bigarren proiektu horretarako 20-25 bat langile beharko lituzkete urtebete edo urtebete eta erdian.
15 egun barru
Gaurtik aurrera enpresa batzordea jasotako dokumentazioa aztertzen hasiko da, eta 15 egun barru beste bilera izango dute azaltzen diren kezkak eta zalantzak argitzeko, eta ondoren erabaki bat hartzeko.
Bi proiektu horiek Foru Aldundiaren eskutik azalduak izan dira eta elkarren artean zerikusirik ez dute.