Duela hamar bat egun hauteskundeetarako programa etxe guztietan banatu eta gero, euren asmoak herriko hainbat gunetan, bertan, eta herritarrekin aurrez aurre aurkezteko eguna izan dute gaurkoa EH Bilduko hautagaiek.
Honela, Errekalde jauregian Laboratorium museoaren gainean hizketan hasi eta gunez gune osatu dute aurkezpen ibiltaria. Hautagaiek eman dituzte leku bakoitzeko azalpenak, eta herritarrek aukera izan dute galderak egiteko.
Usondon amaitu dute ibilaldia, geldialdia egin duten leku bakoitzeko argazkiz osatutako piezekin Euskal Herriko mapa osatuz.