Bergarako musika eskolako irakasleek 5 eta 7 urte bitarteko umeei ipuin pedagogikoa eskaini diete Zabalotegin. Guztira, herriko ikastetxeetako 400 ikasle inguru izan dira ikuskizunaz gozatzen eta instrumentuak gertutik ezagutu dituzte ipuin baten bitartez. Apirilan Musika zikloaren barruan egindako ekitaldia izan da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.