Gipuzkoako Foru Aldundiak Deskargako lanak etetea "ezker abertzalearen erabaki politikoa" izan dela salatu zuen. Era berean, adierazi zuen kosta egin zaiela gaiaren inguruko informazioa lortzea Batzar Nagusietan, eta lortu dutena ez dela guztia.
Herritarrak, Antzuolakoak eta Bergarakoak bereziki, oso haserre daudela adierazi zuen, eta Deskargako lanen geldiarazteak galera handiak ekarriko dituela gaineratu.