Martxan da XI. Apirilean Musika zikloa

Imanol Gallego 2015ko api. 14a, 14:31

Apirilean Musika zikloa domekan hasi bazen ere, aste honetatik aurrera iritsiko dira ekimen musikatu honen hitzordu gehienak. Aurreko urteetan bezala, musika mota askotariko emanaldiak entzungo dira Bergaran hil honetan.

Hamaikagarren zikloa izango da aurtengoa, eta urtero moduan, ekimen honen zergati nagusia ikasleak dira. Musika protagonista duen egitarau oparoa ikasle, irakasle, guraso eta udalaren arteko elkarlanari esker antolatu dute. Apirilean Musika domekan hasi zuten dantza eta interpretazio tailer batekin eta ikastaro bera zapatu honetan egingo dute berriro.

Ikastaroak baina ez dira hor amaituko eta trikitia berritzeko proposamen bat ere jasoko dute ikasleek. Urtero moduan ipuin musikatua ere antzeztuko dute musika eskolako irakasleek eta organo nahiz dantzako ikasleek euren emanaldia egingo dute.

Domeka izango da egun handiena, egun horretan musika ez ezik, kantua ere kalera aterako dute-eta. Hilabetea, bergarako bandak apirilaren 26an eskainiko duen kontzertu didaktikoaren itxiko dute. Antolatzaileek aipatu moduan, ziklo honekin denok gozatzea eta aldi berean zerbait gehiago erakustea eta ikastea espero dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak