Laboratorium museoa ezagutzeko, herritarrendako bisitak

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko api. 14a, 08:39

Bergaran ekainean zabalduko dute Laboratorium museoa, eta ireki aurretik bisitak egingo dituzte herritarrei museoa nolakoa izango den erakusteko eta herritarren ekarpenak jasotzeko. Bisita horietan Errege Seminarioko biltegia erakutsiko da eta museoa jarriko duten Errekalde jauregia ere bisitatuko da. Bisitak hilaren 15ean, 16an eta 20an arratsaldeko 19:00etan izango dira, eta hilaren 21ean, berriz, goizeko 10:30ean. Izena emateko deitu 943 76 90 03ra edo idatzi museoa@bergara.net-era.

Bisitak euskaraz izango dira, hilaren 16koa izan ezik. Hilaren 16ko bisita gaztelaniaz izango da eta Stoa enpresako museografoak erakusketa iraunkorraren nondik norakoak azalduko ditu bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak