Bergarako udalbatzak aho batez onartu du Ordaindu plataformaren mozioa

Imanol Gallego 2015ko mar. 31a, 16:24

Bergarako udalbatzak atzo egindako osoko bilkurak sei puntu izan zituen, eta guztiak, aho batez onartu ziren.

Ordaindu plataformako kideen bisita izan zuten, gainera; euren mozioaren berri ematera joan ziren, eta bete egin zuten osoko bilkuren aretoa. Udal ordezkariek bat egin zuten haien eskaerekin eta aho batez onartu.

Fagor Etxetresnen itxierak kaltetutakoek eskatu zieten Udal ordezkariei mozio bidez bitartekari lanak egiteko, Mondragon taldea eurekin negoziatzeko eseri dadin. Jasandako kalteen berri bertatik bertara emateko aukera izan zuten Ordaindukoek eta Eskuratukoek, eta jendearen etsipenaren eta haserrearen berri jaso zuten udalbatzako kideek.

Kaltetuek duten informazio eza, aurrezkiak bueltatzeko ezezkoa eta egun lanik gabe dauden desgaituak kontratatzeko dituzten trabak, arazo ekonomikoa baino, borondate kontua dela diote plataformatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak