Eguaztenean zabalduko dute Bergarako turismo bulego berria

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko mar. 30a, 18:00

Hiru hilabetez Bergarako turismo bulegoa itxita egon ostean, eguztenean zabalduko dute turismo bulego berria Errekalde jauregian. Hau izango da ordutegia Aste Santuan: 10:00etatik 14:30etara eta 15:30etatik 20:00etara. Zapatutan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik, eta domekatan, berriz, 10:00etatik 13:00etara. Bisitak 11:00etan eta 16:00etan izango dira.

Orain artean bezala, herriari, eskualdeari eta Euskal Herriari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango da turismo bulegoan. Eta bisitak ere eskainiko dituzte; bai bisita monumentalak, baita lorategi edo elizei buruzkoak ere. Eskualde izaerako produktu turistikoak ere izango dituzte bertan, jatekoak eta edatekoak erosteko aukera izango da, beraz. 

Aste Santurako guztia prest utziko dute eta eguaztenetik aurrera jasoko ditu bisitariak turismo bulego berriak. Aste Santuostean, oraindik zehazteke duten arren, asteburuetan zabaltzeko asmoa daukate.

Bisitariak

Pasa berri den asteburuan, ondarea bertatik bertara ezagutzeko jardunaldietan, 65 lagunek egin dute bisita, Mintegiko Elizan. Eta bulegoa itxita egon arren, 300 lagunek egin dituzte bisitak azken hiru hilabeteotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak