Wolframioak biribilgunea dauka

Imanol Gallego 2015ko mar. 27a, 21:46

1783an Elhuyar anaiek wolframioa isolatu zuten Bergaran. Garaiko aurkikuntza zientifiko eta teknologiko garrantzitsuenetako bat izan zen. Orain, 232 urte geroago, biribilgune batean jarri duten eskultura bati esker, elementu horrek egingo dio harrera Bergarara gerturatzen direnei.

Laboratorium museoa irekitzear dagoen urte honetan, altzairuz egindako hiru metroko eskultura bat jarri dute autobidetik gertuen dagoen sarreran. Eskulturak wolframioaren atomoa irudikatzen du, eta horren aurkikuntza esanguratsua izan zen elementuaren hizkia ere ikusten da bertan.

Aurkikuntza garrantzitsua

Wolframioa garrantzi handikoa izan zen metalurgiaren garapenean, hainbat erabilera eremu dituelako: etxekoak, publikoak, estrategikoak eta militarrak. Aurkikuntza hark berehala izan zuen oihartzun handia  mundu osoan. Frantziako, Britainia Handiko, Alemaniako eta Suediako aldizkari zientifiko nagusietan argitaratu zuten, eta Encyclopédie-n ere agertu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak