Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Bergarako EAJ-k herritarren proposamenak jaso nahi ditu

Imanol Gallego 2015ko mar. 10a, 17:32

Udal hauteskundeetako programa osatzen joateko, eta herriko hainbat eragilerekin batu eta gero, herritarren iritziak eta iradokizunak jasotzeko helburuarekin, Bergarako EAJ-k esku-orriak banatuko ditu aste honetan herriko etxebizitza guztietan.

Bergarako alkategai jeltzalea den Juanje Alberdik gaur goizean egin duen agerraldian azaldu duenez, asteak daramatzate herriko kirol eta arlo sozio-ekonomikoko eragile eta norbanakoekin batzartzen.

Bide horretan jarraitzeko asmoa duten arren, ahalik eta programa osoena egiteko herritarren iritzi eta proposamenak ere jaso nahi dituzte.

Horretarako, aste honetan, etxez etxe banatuko duten esku-orrian, hainbat galdera dituen orri eta gutun-azal bat ere gehitu dute, bergararren iradokizunak era anonimo eta doakoan egin ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak