Urduri zeuden atzo Lokatzako arduradunak. Egunero ez da horrelako aurkezpen bat egiten eta herritarren aurrean taldearen aurpegi onena erakutsi nahi zuten.
Alebin, infantil eta gazte mailako 15 txirrindulariak aurkeztu ostean klubetik pasa diren kirolari amateurrak ere egon ziren Irala kalean. Pasa den denboraldia espero baino baxuago amaitu arren, klubean argi dute, lasterketetan lehen postuetan egoteri uko egin gabe, Lokatzaren lehentasuna txirrindulari gazteak heztea dela.
Lokatzakoen lana ez da txirrindulari eskolara mugatzen, klubak bere gain hartzen baititu inguruetan egiten diren lasterketa ugari.