Emakumeen Egunaren harira herrian antolatutako ekintzak

Imanol Gallego 2015ko mar. 6a, 08:47

Ez da kasualitatea eraso sexisten eta indarkeriaren aurkako bertso saio musikatua antolatu dute gaurko, 20:00etan, Zabalotegin. Lau euroren truke, saio intimo horretaz gozatzeko aukera egongo da. Gertutasun horretan, aldarrikapenak eta umoreak ere tokia izango dute.

Martxanterek domekan 18:00etan udaletxeko arkupeetan egingo dute argazki erakusketan parte hartzeko epea gaur bukatzen da. Gura dutenek argazkiak martxanterak@gmail.com helbidera bidal ditzakete.

Datorren astekoak

Ipintza Institutuak lila koloreko olatua irudikatuko du astelehenean. Ekintza horretarako, Boni Laskurain pasealekua lilaz edo morez jantzita dagoen jendez bete gura dute. Olatuarekin, emakumeen eskubideak aldarrikatu nahi dituzte, eta gizartean duten garrantzia zabaldu.

Emakumeek egun bertsolaritzan bizi duten errealitateaz egingo du berba Ainhoa Agirreazaldegik martxoaren 13an, Irizar jauregian, 18:00etan. Emakumeek berezko molderik ba ote duten eta halako gaiak landuko ditu bertsolariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak