Aurreko urteetan bezala, Bergarak 21 milioi eta erdi jasoko dituen arren, jeltzaleen ustez, partiden banaketagatik, ez da beharren arabera banatuko. EAJko zinegotziek argitu dute partidek ez dituztela herriaren premia ekonomikoak aintzat hartzen, eta inbertsioak mantentze lanetara mugatu direla diote.
Hondakinen bilketaren partida ere kritikatu dute, atez ateko bilketak 400.000 euroko defizita sortu duela eta herritarren gehiengoak nahi duen sistema ez dela argudiatuz.
EH bilduk udaletxeko pertsonal sailean egindako kudeaketarekin ere ez datoz bat. Udalak soldatak bere horretan mantendu dituen arren, pertsonal gastua %50ean igo dela ere salatu dute.