Berriro entzungo dira ilustrazioaren doinuak Bergaran

Imanol Gallego 2015ko ots. 16a, 17:31

Euskalerriaren Adiskideen Errege Elkartearen sorreraren 250. urteurrena ospatzeko Peñafloridako kondearen Mozkorra Parregarri opera antzeztuko da Martxoaren 14 eta 15. Kondeak nahi bezala obra euskara hutsean taularatuko da eta garaiko partitura batean oinarritutako musika izango du.

1764. urtean estreinatu zen Bergaran Mozkorra Parregarri opera eta orain, 250 urte geroago, toki berean euskarazko lehen opera berreskuratuko dute. Guztira lau emanaldi egingo dira, bi estreinaldi egunean eta beste bi martxoaren 15ean. Proiektuak ikerketa lan luzea eroan du, jatorrizko partitura aurkitu ez den arren. Kutxa batean azaldu, eta itxuraz, Evaristo Espionak idatzitako pianorako moldaketa batean oinarrituko da operako musika. 

Proiektuaren sustatzaileek musika zaintzeaz gain, eszenografia ere asko mimatu dute. Operak dituen bi eszenek eta 19 antzezleen jantziak garai hartakoen antz handia dute. Hori guztia jatorrizko obraren ñabarduna guztiak errespetatzeko egin da.

Ikusleek euskal ilustrazioaren izpiritua jasoko dute bere horretan. Horretarako baina, nahi dutenek, ikuskizuneko sarrerak bihartik aurrera eskura ditzakete 18 eurotan Kultura etxean, bergara.net webgunean,  Pikuperen bulegoan eta Lonbide naiz Lazkano oinetako dendetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak