Une honetan, segurtasuna bermatzeko, modu probisionalean Udaltzainek hesitua dute airean dagoen bide zatia, baina teknikariak hasi dira bertan egin beharreko lanak aztertzen.
Urak bideratu, malda eta bidea egonkortu... Elorregin egin beharreko lanak handiak izango dira. "Prozesuak luze joko du", azaldu du Hirigintza teknikariak.