70 kirolarirekin hasiko du denboraldia Antxintxika Servimasa triatloi taldeak

Mirari Altube Arrese 2015ko urt. 11a, 14:44

Urte berriarekin batera denboraldi berria aurkeztu du Antxintxika Servimasa triatloi taldeak. 70 kirolarik jardungo dute, eta triatloietan, duatloietan eta hainbat eratako lasterketatan parte hartu. Gazteak "indartsu" datozela txanda eske jakinarazi du Aitor Rementeria presidenteak, eta taldeak ateak zabalik dituela edonorendako, gaineratu. Argazkiak atera dituzte gero kirolari guztiek elkarrekin, Bergarako kanpoko igerilekuan.

ARGAZKIAK

Batzar orokorra egin du gaur, urtarrilak 11, taldeak Bergarako kiroldegian. Eta ondoren iazko denboraldiaren balorazioaren berri eman. 14 eta 48 urte bitarteko 68 kirolarik jardun dute Antxintxikarekin: 60 gizon eta 8 emakume. Rementeria presidenteak jakinarazi du emaitza "handiak" lortzea helburua izan ez arren lortu direla: "Ander Agirre, gizonetan, eta Lourdes Oiartzabal, emakumetan, izan dira Euskadiko duatloi zirkuituan lehenengoak. Eta Antxintxika Servimasa taldeen artean lehenengoa". Eta triatloian, bigarrena taldeen artean.

Euskal Herriko ia lasterketa guztietan

Datorren denboraldiari begira 70 kirolari daude. Eta Euskal Herriko ia lasterketa guztietan izango direla iragarri dute: "Bai duatloietan eta triatloietan; bai mendiko eta errepideko lasterketetan". Eta Euskal Herritik kanpora ere bai hainbatetan: "Jendea animatuta dago Nizako eta Lanzaroteko ironmanak egiteko".

Ateak zabalik dituztela triatloiaren mundua ezagutzeko jakinarazi dute: "Triatloia kirol gogorra dela pentsatu arren lasterketa gehienak ez dira hain gogorrak, eta gu zabalik gaude edonor hartzeko eta edonori laguntzeko", bukatu du Rementeriak.

Gero, trajea jantzi, eguraldi eskasari aurpegi ona jarri, eta argazkiak atera dituzte Bergarako kanpoko igerilekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak