Haurrak Gabonetako azken opor egunak aprobetxatzen ari dira eta egunotan gaztetxo ugari ibili dira Labegaraietako haur parkean. Gaur eguerdian itxi ditu ateak Labegaraietako haur parkeak eta asko izan dira, besteak beste, tirolinaz gozatzera joan direnak.
Atzora arte zortzi urtetik beherakoendako ere izan dira jolasak Bergarako frontoian eta bertan ere gustura ibili ziren txikienak.