1915eko otsailean jaio zen Simon Arrieta Bergaran, eta orain, 100 urte geroago artista ezagun honen urtea ospatuko dute bere herrikideek. 54 urterekin hil zen arren, gaztea zela hasi zen Arrieta margolaritzan. 1932. urtean adibidez San Telmo museoaren lehen erakusketan artista gazte honen hiru koadro ikusteko aukera egon zen.
Artista bezala egindako lanaz gainera, Arrietak kanpoan jasotakoa bere herrian zabaltzeko ahalegin handia egin zuen.
Arrietaren figura eta ondarea hobeto ezagutarazteko, antolatzaileek urte berezi hau, lau lan ildo nagusiren inguruan planifikatu dute. Hasteko pintorearen margoen inbentario bat egiten dihardute. Azaroan esaterako, Aroztegi aretoan erakusketa handi bat egingo dute eta herriko kultura eragileekin zabalkuntza ekitaldiak antolatu dituzte. Horrez gain, pintoreari buruzko liburu bat ere argitaratuko dute.
Omenaldi eta erakusketak urte guztian zehar egingo dira, hauetako batzuk gainera, Donostian eta Baionan izango dira.