Candyren etorkizuna bermaturik ez dagoela-eta, "gardentasuna" eskatu dio Markel Olanok Aldundiari

Jon Berezibar 2015ko urt. 2a, 17:46

Candy enpresarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako kudeaketaren harira, gardentasuna eta zorroztasuna eskatu dute Gipuzkoako batzarkide-talde jeltzaleak. EAJtik diote "adostasun ona" lortu dela multinazionalarekin, "benetako" akordio horretan lortu diren kalte-ordain eta erretiroak direla-eta baina, Markel Olanok dio, "enpresa-arrazoirik ez" dagoela esateko "lantegiak etorkizuna bermatuta duenik". "Zorrotza eta  zehatza" izateko eta "erakunde-ardura handiagoarekin" jokatzeko eskatu dio EAJ Diputazioari eta salatzen dute "Foru Aldundiak publizitate estrategia" egin duela.

Gipuzkoako EAJren oharra:

EAJ-PNV-k Foru Aldundiari eskatu dio zorrotza eta gardena izateko CANDY enpresarekin egindako ustezko kudeaketekin.

Batzarkide-talde jeltzalearen ustez, Langileen Komiteak adostasun ona lortu du Multinazionalarekin, izan ere, langileak ados daude lortutako kalte-ordainekin eta erretiroekin.

Azken egunotan hainbat informazio eman da Candy enpresaren etorkizunari buruz, baina ez dira zehatzak. Behin horiek ezagututa, EAJ-PNVren batzarkide taldeak Foru Aldundiari eskatu dio gardena izateko Candy multinazionalarekin egin duen ustezko kudeaketan., izan ere, enpresak uko egiten du Foru Aldundiarekin kontakturik izan duenik.

Era berean, EAJ-PNVren ustez, Langileen Komiteak adostasun ona lortu du Multinazionalarekin, izan ere, langileak ados daude lortutako kalte-ordainekin eta  erretiroekin. Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile, Markel Olanoren ustez, garrantzitsuena da langileentzako pausoak onak izatea, betiere baldin eta aurrerapauso horiek benetakoak badira eta informazioa zorrotza bada.

Horren harira, Olanok esan du, kalte-ordainen eta erretiroen gaineko akordioa bi aldeek konfirmatu dutela, beraz benetako akordioa da, eta segidakoa gaineratu du: "Langileen ordezkariei - hain zuzen ere, Langileen Komiteari - babesa adierazi nahi diegu konpentsazio ona lortu dutelako. Eta, gainera, Komiteak berak esan duenez, pozik daude akordioarekin, nahiz eta Candyren itxiera suposatuko duen. Beraz, erabakia beraien babesa duenez, errespetatu egiten dugu".

Gardentasun gehiago, zorroztasuna eta erakunde-ardura Foru Aldundiari.

Halaber, EAJ-PNVren batzarkide-taldearen bozeramailearen iritziz, Foru Aldundiak hainbat informazio eman ditu, hain zuzen ere, berriro industrializatzeari eta lantegiaren jarraipenari buruzko informazioak, baina horiek ez dira zorrotzak, zehatzak eta erakunde-ardura handiagoa izateko eskatzen dute.

Gainera, EAJ-PNV pozik dago Bergarako enpleguen jarraipenagatik eta, ildo beretik, jeltzaleek babestu dute berriro industrializatzeko proiektua, beti, baldin eta inbertsorerik  eta jasangarritasun planik badu etorkizuna bermatzeko.

Hala ere, Markel Olanok segidakoa adierazi du: "Egun gauza bakarra esan dezakegu: Foru Aldundiak publizitate estrategia egin du, izan ere, ez dago enpresa-arrazoirik esateko lantegiak etorkizuna bermatuta duenik. Beraz, Foru Aldundia kea saltzen ari da. Espero dugu inork ez jokatzea langileen borondatearekin, izan ere bere egoera oso larria da. Espero dugu horrelakorik ez gertatzea".

Bestalde, EAJ-PNVren batzarkide taldearen bozeramaileak honakoa azpimarratu du "Ez dugu babestuko aldez aurretik pentsatu gabeko bost hilabeterako plangintzarik - eta kasualitatez, urtarrila eta maiatza bitarteko plangintza da -, baldin eta konponbide zehatzagorik ez badu. Izan ere, langileei, senideei eta Bergarako herritarrei ezin zaie errealitatearekin bat egiten ez duten espektatiba faltsurik eman". 

Hori guztia dela -eta, Markel Olanoren ustez, erakunde batek bere kudeaketen berri eman behar du, baldin eta zerbait kudeatzen badu. Beraz, Foru Aldundiak izkutuka ibiltzeari utzi behar dio, izan ere, gaia oso garrantzitsua da eskualdearen ekonomia eta enpleguarentzat.

Azkenik, hona hemen Olanoren hitzak: "Egun dugun informazioa ez da zehatza, beraz, Foru Aldundiari eskatzen diogu, gardena izateko, izan ere, ustez, Bergarako Candy lantegiaren egoera konponduko dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak