Sortu: "Candyren berrindustrializazioa ondo ateratzen bada eredu izango da beste kasu batzuetarako ere"

Ubane Madera 2014ko abe. 30a, 14:40

Bergarako Sortuk poza adierazi du Candyren bueltan lortutakoarekin. Zorionak eman dizkie langileei "egoera latz honen aurrean erakutsi duten borrokarako grina, ausardia eta eraginkortasunarengatik". Eta besteak beste, Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren "lana ere goraipatu nahi" du, "beraien inplikazioaren ondorioz, berrindustrializazio plan baterako aukera zabaldu delako", adierazi du. Horrekin batera, baina, Jaurlaritzaren jarrera kritikatu egin du esanez haren "aportazioa zero" izan dela.

Balorazioaz gainera, besteak beste, Sortuk azpimarratu du "Candyren berrindustrializazio prozesua lehenengoa" izango litzatekeela Euskal Herri mailan, "ondo ateratzen bada eredu izango da beste kasu batzuetarako ere", gaineratu du.

Hementxe klikatuta duzue ohar guztia irakurtzeko moduan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak