ALBISTEAK

2014an egindako lanak era interaktiboan aurkeztu ditu Bergarako Udalak

Mireia Bikuña 2014ko abenduaren 29a

Arloka batu dituzte azken hamabi hilabeteotan Bergaran egindako lanik azpimarragarrienak: Landa eta hiri auzoak, gizarte ongizatea, kirola, kultura, hirigintza... dira arlo horietako batzuk. Udal wegbunean ikusi daitezke horiek. Bestalde, 2014ko memoria hori paperean banatuko dute herriko etxe guztietan.

Proiektu izarrak batu dituzte udal wegunean kontsultatu daitekeen memorian. Egin dituztenak bai, baina gauzatzeke daudenak ere bai, izan ere, udal barruko antolaketa berria da abian dagoen beste proiektuetako bat eta hori ere jaso dute memorian.

Paperean ere bai

Interneten ez ezik, paperean ere kontsultatu ahal izango da memoria, izan ere, etxetara bidaliko du Udalak hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak