Aurre-akordioaren arabera, aurre-erretiratzeko adinean dauden Candyko langileak egoera "duinean" geldituko dira eta ez hori bakarrik, gainontzeko langileek bertan lanean segitzeko aukera ere bermatuta geldituko baita.
Foru Aldundiaren laguntza
Horrek ez du esan gura, betiere akordioa sinatzen bada, Candyko plantan orain arteko jarduerari eutsiko diotenik, izan ere, jarduera industrial berri bati ekin beharko zaio eta bide horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izango dute langileek. Enpresa batzordeak jakinarazitakoaren arabera, Diputazioko teknikariak arduratuko dira jarduera berrirako inbertsoreak bilatzeaz.
Dena ondo bidean, guztiendako enplegua
Dena ondo bidean, 80 bat lagunendako lanpostuak sortzeko aukera ikusten du enpresa batzordeak. Hain justu ere, aurre-erretiratuko ez diren langile guztiendako enplegua.
Gauzak horrela, momentu honetan mahai gainean dutenarekin pozik daude langileen ordezkariak, jakina, beto ere, adostutakoa gauzatzen bada.
Gaur eta bihar artean zerbait erdietsiko dela argi dute enpresa batzordeko ordezkariek; hala ezean, gogora ekarri dute epaitegietara joko dutela; hala, borrokatzen segitzeko asmo sendoa erakutsi dute.