Aurrera doaz Bergara eta Elorregi arteko bidegorria egiteko lanak

Maialen Torres 2014ko abe. 2a, 17:54

Bergaratik Elorregiko biribilgunera doan bidegorri zatiko lanak aurrera doaz, eta dagoeneko asfaltatuta eta erabilgarri dago. Dena den, 500 metro inguruko zatian lanak beranduago hasiko dituzte.

Bergara Oñati eta Arrasaterekin lotuko duen bidegorri tarteko lanak martxan dira urritik, eta dagoeneko nahiko aurreratuta daudela ikus daiteke. Kanalizazioak eta lurzoruaren oinarria amaitu dituzte, baina oraindik lurzoruko azken geruza, babes hesia eta argiteria falta dira. Erabilgarri dagoen arren, "Gabonen hasierara arte" ez dute erabat amaituko, Diputazioaren esanetan. Herritarrek, baina, asko eskertzen dute aurreratu dena, baita "hain azkar" egin izana ere.

Hala ere, Bergaran hasten den bidegorria ez da Elorregiko biribilguneraino iristen, badelako 500 metro inguruko tarte bat, oraindik eraiki ez dutena. Bertan lanak hasteko tramiteak martxan dira, baina eraikuntza proiektua egin zenean aurreikusi bezala, zati horretan "denbora gehiago" beharko dutela adierazi du diputazioak. Izan ere, desjabetzeak egin beharko dituzte lan horiei ekiteko, eta Tavesa ondoko lurrei dagokienean, arazoak dituzte adostasun batera iristeko.

Diputazioak esan duenez, "oraindik goiz da" bidegorri tarte osoa noiz amaituko duten zehazteko, baina espero dute "epe ez oso luzean" izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak