Bizikletendako gune berriak jartzen ari dira Bergarako hainbat kaletan

Monika Belastegi 2014ko aza. 18a, 15:10

Bizikleten erabilera errazteko helburuarekin jarriko dituzte, herriko bederatzi gunetan, Kirol Kontseiluan azaldutako moduan.

Udalak herritar aktiboen kopurua handitzeko helburua du eta urtean barrena, kirola sustatzeko ekintza ugari egiten ari dira; hala nola, Kirola kalera egunak, bizikleta jardunaldiak, ikastaroak…

2014. urterako –herritarrekin egindako kirol kontseiluan azaldutako moduan–, bizikletaren eta patinen erabilera errazteko hainbat ekimen egiteko konpromisoa hartu zuten Udal ordezkariek; urtea amaitu aurretik herriko zenbait gunetan bizikletak eta patineteak aparkatzeko guneak prestatzea, besteak beste.

Dagoeneko Ipintza futbol zelaian, Martinez de Irala ikastetxean, Espoloian eta Udal Pilotalekuan, bizikletak lagatzeko egiturak jarri dituzte, eta Udaletik aurreratu dutenez, egun gutxi barru Seminarioko jolaslekuan, Labegaraietan, San Martin plazan, Oxirondo azokan eta Errekalde jauregian jarriko dituzte euskarriok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak