Bergarako EAJren ustez, Udal gobernuak agintaldia zaborretara bota du

Imanol Gallego 2014ko aza. 10a, 17:19

Agintaldia bukatzeko 6 hilabete falta direnean, Bergarako EAJtak balorazioa egin du. Jeltzaleen ustez, azken urte hauetan udal ondarea galtzeaz gain, EH Bildu, zabor sistemarekin eta azken orduko kredituekin zulo garrantzitsua egiten ari da.

Bergarako EAJtako zinegotziek, EH Bilduk udalean eman dituen hiru urte eta erdi hauen balorazioa egin dute. Euren ustez, proiektu sendo bat eraikitzeko aukera galdu du gobernu taldeak. EAJk dioenez, EH Bilduk enpresekiko zerga politika gogortu du, sektoreak bizi duen egoera larrituz. Horrez gain, alkateak ez duela herriko ehun industrialaren egoera larria kudeatzeko iniziatibarik izan salatu dute.

Arazo ekonomikoei erantzun beharrean, jeltzaleen ustez, udal gobernuak arazo berriak sortu ditu. IBIaren errekarguarekin adibidez, dirua batu eta familien egoera estutu dutela diote. Horrekin batera atez ateko hondakin bilketak arazoak baino ez dituela sortu uste dute jeltzaleek.

Beste arlo batzuetan bezala, EAJren ustez, kulturan ere udal gobernua proiektu orokor gabe eta dirua xahutuz lan egiten ari da.

Arazo pertsonalengatik zinegotzi jeltzale guztiek egoteko aukerarik ez dute izan. Bukatzeko,azpimarratu dute gai desberdinen inguruan ia 80 ekimen proposatu dituzten arren, udal gobernuak ia guztiak baztertu dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak