Kartzela zaharreko txoko guztietan ibili ostean, musika ekipo bat, argazki kamerak, dirua eta beste hainbat gauza eraman zituzten. Bergarako Gazte Asanbladako kideek azaldu zuten, nahiz eta hainbat material lapurtu dieten, ez dietela lapurtu lanerako gogoa eta ondo pasatzeko grina eta euren ametsak egi bihurtzen jarraituko dutela.
Gaztetxea Udal eraikin bat den aldetik, Bergarako Udalak jarri du dagoeneko denuntzia, eta asanbladakoek adierazi zuten adi egoteko erasoa salatzeko antolatuko dituzten ekimenei.