ALBISTEAK

Belen Arrondo: "Jaurlaritzaren politika ez da egokia; krisia hasi zenetik industria enpresen laurdena ixten ari da"

Julen Iriondo 2014ko azaroaren 3a

Candy-Hooverren Bergarako lantegi aurrean izan da goizean EH Bilduren legebiltzarkide talde bat, eta baita Amaiurreko diputatu Maite Aristegi bergararra ere. Adierazi dute langileei elkartasuna erakustera joan direla, eta euren egoera konponbidean ipintzeko lan egiteko konpromisoa hartu dute.

 

Zentzu horretan, egubakoitzean Legebiltzarrean egingo den eztabaidan hainbat proposamen aurkeztuko dituztela aurreratu dute. Horrez gain, salatu dute Eusko Jaurlaritzak enplegu planen berri eman bai, baina gero, errealitatean, ehunka langile kalean geratzen ari direla, adibidez, azken asteotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak