Askarruntz auzoan mugikortasuna hobetzeko lanak egiten dabiltza

Irati Goitia 2014ko urr. 17a, 17:44

Bergarako Askarruntz auzoan mugikortasuna hobetzeko helburuarekin, hainbat trafiko lan egiten dabiltza. Besteak beste, auzotik pasatzen den errepidea norabide bakarreko bilakatuko dute.

Noranzkoan egingo diren aldaketa horiez gain, beste trafiko neurri batzuk ere hartuko dira auzoan mugikortasuna hobetu eta oinezkoari lehentasuna emateko. Hala, orain arte bi noranzko izan dituen errepidea estutu egingo dute; oinezkoentzako espaloia eta babes guneak egingo dituzte; eserlekuak jarriko dituzte; abiadura muga jaitsiko dute eta asfaltatze lanak egin.

Goitu enpesak dihardu lanok egiten eta elkarlanean diseinatu dituzte diputazioak eta Bergarako Udalak. Helburua da mugikortasuna hobetuta, auzoan trafiko istripuak izateko zegoen arriskua gutxitzea.

Auzotarrek urtetan egin duten eskaera da, eta ondorioz, pozik dira euren eskaerari erantzuna eman zaiolako udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak