Arbiaska aretoa Angiozarko eskolako eraikinaren gainean eraiki dute beste pisu batean eta erabilera anitzekoa izango da. Eraikinak eskolatik sarbide zuzena izango du, beraz, eskolako umeek erabili ahal izango dute; eta gainontzeko herritarrendako ere izango da aretoa bertan eskulanak, ikastaroak eta bilerak egin ahal izango direlako, besteak beste. San Migel jaien egitarauaren barruan inauguratu dute aretoa. [ARGAZKIAK]
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.