Ikasturte hasiera ohiturak txertatzeko garai ona denez, hori guztia frogatzen lehenak herriko ikasleak izan dira. "Ikastetxe eta adin askotariko ikasleek saioak egin dituzte", azaldu du Lauri Askargortak, Kirol zinegotziak.
Domeka egun handia
Egun horretan, goizetik hasita, Seminarioko patioa, Ibargarai eta Udal Pilotalekuko ingurua kirolez beteko dira. Udalak eta gainontzeko kirol taldeek euren eskaintza kalean erakutsiko dute.
Horrez gain, Jardunek antolatu duen Euskaraz bizi nahi dut martxarekin, elkarteek euskara eguneroko bizitzan txertatu nahi dute. Horregatik, herriko beste talde batzuk bidelagun izatea ezinbesteko bultzada izango da. Martxa herriko kaleetan egingo da eta Euskaraz bizi nahi dut kamisetak erosteko aukera egongo da pilotaleku aurrean.
Datorren astean ere bai
"24an bueltatuko da Agorrosin ohiko jarduerara", dio Ugarteburuk. Martitzenera arte Agorrosingo ateek zabalik jarraituko dute. Hilaren 28an, 09:00etan, Agorrosindik irtengo den Gorlara igoerarekin bukatuko da astea.
Hori ez da urteko azken Kirola kalera eguna izango, urriaren 19an beste bat egingo dute-eta.
Datorren asteko egitaraua
Astelehena, 22
- 08:00 Body balancea.
- 15:15 Hipo-pilatesa.
- 17:10 Fresstyle-DBH.
- 18:00 Body powerra.
- 19:00 Areto bizikleta.
- 20:15 GAP.
Martitzena, 23
- 09:30 Gimnasia seniorra.
- 17:10 Multikirola-DBH.
- 18:00 Zumba.
- 19:00 Crossfit-bosua.
- 20:30 Areto bizikleta.
Ekintzetan parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da.