Katxalin elkarteak Bergaran ere izango du egoitza, aurrerantzean

Miren Arregi Amasorrain 2014ko ira. 17a, 16:41

Bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako elkartea da Katxalin eta aurrerantzean Bergaran ere egongo dira. Udalak utzitako bulego baten egongo dira Errotalde jauregian, hamabostean behin, egubakoitzetan, egun osoz. Bularreko edo ginekologiako minbizia dutenek, gainditu dutenek edota haien senitartekoek jo ahalko dute hara laguntza bila.

 

Gaur egin dute lokal berriaren inaugurazioa Errotalde jauregiko lorategian eta bertan batu dira, 20 emakume inguru. Lagunartean eman dute goiza. Esperientzia gogor bera, bularreko minbiziarena, bizi izan dute han elkartu diren emakume gehienek, eta elkar ulertzea erabatekoa zen guztien artean. Egoeraz jardun dute, esperientziez, pasatu behar izan dutenaz, sozializazioaz, sentsazioez, beldurrez... Baina guztiaren gainetik, baikortasuna transmititu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak