Modu horretan, ekitaldira batu zirenek erakutsi zuten epaiketaren aurrean kontrakotasuna: "Zentzugabeko epaiketa bat da, militantzia politikoaren kontrako epaiketa. Euren lana eta izana epaituko dira eta ez delitu edo ekintza konkretuak", esan zuten ekitaldian. Azpimarratu zuten epaiketa bera dela zigorra eta gogora ekarri abendura arte 28 gazteek Madrilera egin beharko dituzten joan-etorriek "kostu ekonomiko eta pertsonal itzelak" suposatuko dituztela. Hala, aurrerantzean ere, epaiketaren kontra egingo diren ekintzatan parte hartzera gonbidatu zituzten herritarrak.