ALBISTEAK

Estreinatu eta 250 urtera, 'El borracho burlado' antzeztuko dute berriz ere Bergaran

Txomin Madina Milikua 2014ko irailaren 10a

1964ko irailaren 11n estreinatu zen Bergarako udaletxeko osoko bilkuren aretoan Xabier Maria Munibek, Peñafloridako kondeak, idatzitako El borracho burlado, euskaraz kantatutako lehen opera. Migel Anjel Elkoroberezibarren eta Valen Moñuxen ekimenez, datorren urteko martxoaren 15ean berriz ere antzeztuko dute estreinaldia egin zen leku berean. Aldaketa batzuk izango ditu, hori bai: euskaraz egongo da osorik, eta estreinatu zenean ez bezala, parte-hartzaile guztiak Bergarakoak izatea gura dute. Atzo, martitzena, egindako aurkezpenean eman zuten xehetasunen berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak