Egubakoitzean bukatzen da Agorrosingo kirol jardueratan izena emateko epea

Miren Arregi Amasorrain 2014ko ira. 2a, 16:04

Egubakoitzean bukatuko da Agorrosingo kirol jardueratan izena emateko epea. Eskaintza zabala gertatu dute denboraldi honetarako ere.

Bergarako Agorrosingo kirolgunean dena gertu dago ikasturte berriari hasiera emateko. Bihar irekiko da igeriketako jardueratan izena emateko epea eta zabalik egongo da egubakoitzera arte.

Lehorreko jardueratan izena eman gura duenak ere, egubakoitzera arte du tartea. Aurreko urteetan moduan, eskaintza zabala da Agorrosinen.

Kanpoko igerilekuan jende gutxiago

Bestetik, abuztuan izan ez ditugun udako egunak izaten ari gara egunotan eta oraindik opor giroari agur esan gura ez diotenak kanpoko igerilekuan elkartu dira gaur goizean.

Ez da ona izan aurtengo abuztua Bergarako igerilekuetan. Iazko uztailean, esaterako, 43.000 sarrera saldu ziren Agorrosinen. Aurten, 28.000. Aldea, nabarmena. Abuztuko eguraldi petralak span eragin du igoera. Han, iaz baino jende dezente gehiago ibili da.

Datorren aste osoan itxita egongo da kirol instalazioa garbiketa lanak direla-eta. Denboraldiari hasiera emango zaio, beraz, hilaren 15etik aurrera. Aukerak hor dituzue, animatzea besterik ez da gelditzen.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak