Aniztasunez eta koloretsu Osintxun

Usoa Agirre 2014ko ira. 1a, 16:23

Musika, gastronomia eta jolasak izan dira nagusi asteburuan Osintxun ospatu dituzten Kofraixetan. [ARGAZKIAK]

Oporretatik bueltan, auzoko jaietan murgilduta izan dira aste bukaeran osintxuarrak. Koloretsu hasi zituzten jaiak egubakoitzean. Bizikleta martxa egin zuten mozorrotuta eta munduko pintxoen dastatzea ere izan zuten, Osintxun dagoen kultur-aniztasunaren adierazgarri.

Gauean, berriz, musika izan zen nagusi. Azken urteotan kontzertu erakargarriak antolatzeko lana egin izan dute eta aurten ere halaxe izan da. Izaki Gardenak, The Potes eta Patxuko Nice taldeak igo ziren taula gainera. Kanpoko jende asko erakarri zuten.

Zapatua auzotarrendako

Zapatukoa, bestalde, auzotarrek disfrutatzeko eguna izan ohi da eta ekintza ugari izaten dituzte, esaterako: bertso poteoa, koadrilen arteko bazkaria, marmitako txapelketa, herri-afaria eta erromeria. Uste baino jende gehiago ibili dela azaldu du Jon Olivares auzo-alkateak, eta zapatuko erromeria goizeko ordu txikiak arte luzatu zela.

Domekan, besteak beste, meza, pilota partiduak eta poteoa izan zituzten jaiak bukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak