Kofraixa jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Osintxun, eta horietxen zain daude auzotarrak. Oporretara joan aurretik lotuta uzten dute dena, baina bueltarako ere egoten da lana: egitarauko hitzorduak ondo lotuta daudela zehaztu, karpa muntatu, taberna jarri … Horretan ibili dira gaur goizean, esaterako, azken orduko lanetan.
Egubakoitzean hasiko dira jaiak, eta domekara bitartean, egongo da zer egina eta ikusia Osintxun. Adin guztietako jendearendako moduko egitaraua prestatzen saiatu dira, gainera, nahiz eta zaila izaten den denen gustukoa egitea, bertako auzo alkate Jon Olivaresek esandako moduan. Hala ere, gustukoa izango delakoan dago. Izan ere, herritarrak parte hartzeko jaiak dira Osintxuko Kofraixak.
Egitaraua
