Eibarrek hasi du denboraldia, Bergaran, Agorrosinen

Julen Iriondo 2014ko uzt. 14a, 14:51

Armaginek astean zeharreko hainbat lansaio egingo dituzte Bergaran 1. Mailan estrainekoa izango duten denboraldi honetan. Denboraldian zehar Eibarren elastikoa jantziko duten hamabost jokalarirekin hasi du Gaizka Garitanok aurre-denboraldia. Horien artean ez dago Aitor Arregi bergararra, berriki kontratua beste bi urterako luzatu duen arren, asmoa baita beste talderen batera utzita joatea. [ARGAZKIAK]

Eibar futbol taldeak hasi du aurre-denboraldia, eta Bergaran hasi du, Agorrosinen entrenatuz.

Aurrerantzean ere ohikoa izango da aurten Lehenengo Mailan jardungo den taldea Bergaran entrenatzen ikustea, armaginek astean zehar hainbat lansaio egingo dituzte-eta bertan.

Gaurko aurreneko entrenamendu horretan datorren denboraldian Eibarko elastikoa jantziko duten hamabost jokalarik hartu dute parte; horiek, eta oraindik etorkizuna erabat argituta ez duten beste zenbaitek ere bai.

Izan ere, hamabost, horiek dira Gaizka Garitanok oraingoz dituen jokalariak. Datozen asteetan joango dira eibartarrak jokalari gehiago taldera batzen. Hamabost horien artean ez dago Aitor Arregi bergararra. Arregik bi urterako luzatu du berriki kontratua Eibarrekin, baina asmoa da beste talde batean utzita jokatzea denboraldi honetan, nahiz eta oraindik ezer zehaztuta egon ez eta gaur, ondorioz, taldekideekin entrenatu duen bere herriko zelaian.

Agorrosinen gaur ezohikoak diren hainbat hedabide bai, baina jende askorik ez, egia esan, harmailetan, Eibarren lehen entrenamendua ikusten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak