Hori dela eta, goizean meza egin dute San Kristobal ermitan, eta, ondoren, jana eta edana banatu dute auzotarren artean. Jende ugari gerturatu da, urteroko ohitura baita gaurko egunez autoak bedeinkatzea. Horretarako, Juan Mari Olaetxea apaiza etorri da Donostiako gotzaindegitik. Azaldu duenez, Gipuzkoan asko zabaldutako ohitura da autoak bedeinkatzearena, baina berezia iruditu zaio autoak lore sortaz apaintzea.
Auzotarrek egun osorako egitaraua antolatu dute, eta besteak beste, trikipoteoa egingo dute iluntzean. Dena den, oraindik asteburua dute aurretik eta erromeria eta herri kiroletarako espero dute jende gehien.