Ford Mugarri kontzesionario berria inauguratu dute Bergaran

Maialen Torres 2014ko uzt. 4a, 17:00

Joan den astetik irekita dagoen arren, atzo inauguratu zuten Ford Mugarriren Bergarako kontzesionario berria. Oraingoz, erakusketa zerbitzua bakarrik jarri dute martxan, baina laster tailerra ere zabaltzeko asmoa dute.

Jende ugari gerturatu zen lokal berria ezagutzera eta, bide batez, kontzesionarioko eskaintza ikuskatzera. Mugarriko Rafa Etxabek argi esan zuen atzoko ekitaldiaren bidez, kontzesionario berria ezagutarazi nahi izan zutela, eta, era berean, bezero berriak erakartzeko asmoa dutela. Mugarri elkarlanean gidatzen dute Etxabe anaiek, eta lokal berria Bergaran irekitzea bertako eskaerari erantzuteko hartutako erabakia izan dela azaldu du Rafa Etxabek.

Dena den, bergararrei eskatzen duten zerbitzua emateko bakarrik ez, salmenta datuek diotenari ere kasu egin diote kontzesionario berria irekitzerakoan. Izan ere, biztanleriaren proportzioa kontuan hartuz, bergararrek %20 inguru auto gehiago erosten dituzte arrasatearrek baino. Horren adierazle da, lokal berria ireki zutenetik astebete baino igaro ez denean, dagoeneko matrikulazioren bat edo beste egin izana.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak