Sari Banaketa ekitaldia, eguaztenean egin zen Bergarako Azokan. Herritarrak gerturatu ziren, eta irabazleek pozik jaso zuten saria. Lasa eta Gonzalezen hitzetan, ez zuten irabazle suertatzea espero eta urduri egotea ere onartu zuten. Hala ere, atsegin handiz hartu zuten saria, baita lehiaketa antolatu izana ere.
Epaimahaia hiru emakumek osatu zuten: Ninika lore dendako Ana Revuelta, Gorozti lore dendako Irene Zenitagoia eta Jarduneko ordezkari eta zuhaitz eta zuhaizketan aditua den Maitane Arizabaleta. Euren ustetan, balkoi polit asko daude herrian eta jendea animatzeko deia egin dute.